miércoles, 22 de abril de 2009

Bisonte-ehiztariak


Pellok Kaliforniara iristeko asmoz utzi zuen Euskal-Herria. Amerikara helduta, mila abentura klase bizi izan ditu: lapurrak, naufragioak eta piztiak topatu ditu bidean, besteak beste; eta hainbat lan izan ditu.Azkenean, artzain dabil, artalde handi batean ardura hartuta.



Udazken hasierako egun batean, mendixka batean zegoela, trumoi antzeko zerbait sumatu zuen Pellok. Artaldea bere ingurura biltzen saiatu zen, bere laguna Lixtoren (txakurra) laguntzaz.
Ez zen lan erraza izan; zarata gero eta handiagoa zen eta ardiak eroturik zituen, txakurra lau oinetan jarria zen. Berehala, konkordun gisako animalia batzuk ikusi zituen, sekula ez hainbeste, ezta hain hurbil ere. Azkenik, nola edo hala, harriturik gelditu zen animalia indartsu hauei begira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario