martes, 16 de junio de 2009

Ekonomia sektorea!


Hiru jarduera-sektore handitan bil ditzakegu; lehen sektorean, bigarren sektorean eta hirugarren sektorean, hain zuzen ere.


  • Lehen Sektorea. Naturatik elikagaiak eta lehengaiak lortzeko gauzatzen diren jarduerak biltzen dira; esaterako, nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta baso-ustiapena.

  • Bigarren Sektorea. Naturatik ateratako ñehengaiak produktu landu bihurtzen dituzten ekonomia-jarduerek osatzen dute; adibidez, industriak, eraikuntzak, meatzaritzak, eta energia-iturrien ustiapenak (Ura, petrolioa, gasa... ).

  • Hirugarren Sektorea. Jarduera asko biltzen da. Hirugarren sektoreak ez du ondasun materialik sortzen; gizarteari zerbitzu emateaz arduratzen dira. Sektore honetan biltzen dira merkataritza, garraioa, osasuna, hezkuntza...Ekonimoa zenbat eta aurreratuago edo garatuago egon, orduan eta garrantzi handiagoa izaten du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario