viernes, 12 de junio de 2009

Zientzia-Fikzioa

Zientzia-fikziozko istorioek arrakasta izugarria izan dute XX.mendean, bai literaturan eta bai zinemagintzan ere. Hala ere, euskeraz sortutako lanak aintzat hartuta, badirudi Euskal Herrian zientzia-fikzioak zale gutxi duela.

Zientzia-fikziozko lehen lana Iñaki Zubeldia ren " Euskaldun bat marten " (1982) haur eta gazteentzako liburua izan zen. Ordutik, genero horretako Lan bakan batzuk baino ez dira argitara eman, tartean Mayi Pelot en " Biharko oroitzapenak " (1985) eta " Teleamarauna " (1987) Txilikuren " 2061 " : " Antzinako kronikak " (1990), Aitor Aranen " Azken gurasoak " (2003) eta Asel Luzarraga ren " Karonte " (2005).

No hay comentarios:

Publicar un comentario